
Prestatu telefonoa birziklatzeko
Telefono berria erosten baduzu, edo telefono zahar bat bota nahi baduzu, Nokia-k
telefonoa birziklatzea gomendatzen du. Horren aurretik, ordea, baliteke telefonoko
informazio pertsonala eta eduki guztia ezabatu nahi izatea.
Ezabatu eduki guztia eta berrezarri jatorrizko ezarpenak
1 Egin gorde nahi duzun edukiaren babeskopia memoria-txartel bateragarri batean
edo ordenagailu bateragarri batean.
2 Amaitu dei eta konexio guztiak.
3 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Fabr. ezar. berr.
>
Guztiak
.
4 Telefonoa itzali eta berriro piztu egiten da. Egiaztatu arretaz eduki pertsonal
guztia (kontaktuak, argazkiak, musika, bideoak, oharrak, mezuak, mezu
elektronikoak, aurkezpenak eta jokoak) eta instalatutako gainerako aplikazioak
ezabatu dituzula.
Memoria-txartelean edo SIM txartelean gordetako edukia eta informazioa ez dira
ezabatuko.