
Bluetooth konexioari buruz
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Bluetootha
.
Bluetootha erabil dezakezu gailu bateragarrietara hari gabe konektatzeko, adibidez,
beste telefono mugikor batzuetara, ordenagailuetara, entzungailuetara eta autoko
kitetara.
Konexio hori telefonoko elementuak bidaltzeko ere erabil dezakezu, baita PC
bateragarrietatik fitxategiak kopiatzeko eta inprimagailu bateragarriekin fitxategiak
inprimatzeko ere.
Bluetooth hari gabeko konexioa irrati-uhinen bidez egiten denez, konektatutako
gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10
metrora (33 oin) egon behar dute, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, ezarpena
Konekt. automat.
gisa hautatu den
parekatutako gailura soilik konekta daiteke.
Oharra: Zenbait herrialdetan Bluetooth teknologia erabiltzeko murrizketak egon
daitezke. Frantzian adibidez, Bluetooth teknologia eraikinen barruan soilik erabil
Konexioak
29

daiteke. Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan tokian-tokiko
arduradunekin.