
Eguneratu telefonoaren softwarea telefonoa erabiliz
Telefonoaren funtzionamendua hobetu nahi duzu eta aplikazioen eguneratzeak eta
eginbide bikain berriak lortu nahi dituzu? Eguneratu softwarea erregularki telefonoari
ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Horrela bada, telefonoa eguneratzeak
automatikoki bilatzeko konfigura dezakezu.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
.
42
Kudeatu telefonoa

1 Hautatu
Telefonoa
>
Tel.-eguneratz.
.
2 Uneko software-bertsioa bistaratzeko eta eguneratze erabilgarriak bilatzeko,
hautatu
Uneko sw. xehet.
.
3 Software-eguneratzeak deskargatzeko eta instalatzeko, hautatu
Desk. tel. sw
.
Jarraitu agertzen diren argibideak.
4 Deskargatu ondoren instalazioa bertan behera utzi bada, hautatu
Inst. sw.-
-egun.
.
Softwarea eguneratzeak hainbat minutu iraun ditzake. Instalatzean arazorik izanez
gero, jarri harremanetan sarearen zerbitzu-hornitzailearekin.
Bilatu software-eguneratzeak automatikoki
Hautatu
SW-egun. aut.
eta zehaztu software-eguneratze berriak bilatzeko
maiztasuna.
Sarearen zerbitzu-hornitzaileak software-eguneratzeak bidal ditzake hari gabe
zuzenean telefonora. Sareko zerbitzu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko,
jarri harremanetan sarearen zerbitzu-hornitzailearekin.