Kargatu bateria
Bateria zertxobait kargatu da fabrikan, baina baliteke berriro kargatu behar izatea
telefonoa lehenengo aldiz piztu aurretik.
Telefonoak bateria gutxi duela adierazten badu, egin hurrengoa:
8
Lehen urratsak
1 Konektatu bateria hartune batera.
2 Konektatu kargagailua telefonora.
3 Telefonoaren bateria erabat kargatutakoan, deskonektatu kargagailua
telefonotik, eta, ondoren, hormako hartunetik.
Ez dago bateria kargatzeko denbora-tarte zehatzik, eta kargatzen ari den bitartean
telefonoa erabil dezakezu. Kargatzen ari den bitartean, telefonoa bero egon daiteke.
Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra agertu arte edo
deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,
deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria kargatzen has dadin.
Telefonoa irratia entzuten duzun bitartean kargatzeak, harreraren kalitateari eragin
diezaioke.