
Kargatu bateria USB bidez
Bateria gutxi gelditzen zaizu baina ez daramazu kargagailurik? USB kable bateragarri
bat erabil dezakezu gailu bateragarri batera konektatzeko, hala nola, ordenagailura.
Kargagailuaren konektorea haustea ekiditeko, kontuz ibili kargagailuaren kablea
konektatzean eta deskonektatzean.
USB bidez karga dezakezu korronte-hartune erabilgarririk ez duzunean. Telefonoa
kargatzen den bitartean datuak transferi daitezke. USB bidez kargatzeko indarraren
Lehen urratsak
9

eraginkortasuna nabarmenki alda daiteke, eta kargatzen hasteak eta telefonoak
funtzionatzen hasteak luze har dezake.