
Sartu SIM txartela eta bateria
Garrantzitsua: Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko
diseinatuta dago. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri harremanetan mugikorraren
operadorearekin mini-UICC txatala nola erabili jakiteko.
Lehen urratsak
5

Telefonoa BL-4U bateriarekin erabiltzeko egina dago. Erabil itzazu beti jatorrizko
Nokia bateriak.
SIM txartela eta bertako kontaktuak erraz kalte daitezke urratze edo okertzeen
ondorioz. Beraz, kontuz aritu txartela erabili, sartu edo ateratzerakoan.
1 Kokatu hatza telefonoaren ertzean dagoen hutsunean eta kontuz altxa eta kendu
atzeko estalkia. Bateria sartuta badago, atera kanpora.
2 Irristatu SIM txartelaren euskarria desblokeatzeko eta erabili azazkala berori
altxatzeko.
3 Ziurtatu SIM txartelaren kontaktu-eremua behera begira dagoela eta jarri txartela
txartelaren euskarrian. Irristatu txartelaren euskarria blokea dadin
6
Lehen urratsak

4 Lerrokatu bateriaren kontaktuak eta bateriaren konpartimentua, eta sartu
bateria. Estalkia berriro jartzeko, zuzendu behealdeko kisketak beren
zirrikituetara (1) eta sakatu estalkia bere lekuan helduta geratzen den arte (2).