Nokia Asha 300 - Nokia Ovi Player

background image

Nokia Ovi Player
Nokia Ovi Player-ekin, musika erreproduzitu eta antolatu dezakezu, Ovi by Nokia

zerbitzuko musika deskarga dezakezu, abestiak eta erreprodukzio-zerrendak PC

bateragarriaren eta Nokia telefono mugikorren artean kopia ditzakezu eta audio

CDak graba eta kopia ditzakezu.

Musika-bilduma kudeatzeko, ireki Nire Musika fitxa. Nokia Ovi Player aplikaziora

hainbat telefono bateragarri konekta ditzakezu, eta telefono guztietan

biltegiratutako musika ikus eta erreproduzi dezakezu.

Ovi by Nokia zerbitzuko milioika abesti proban entzuteko eta deskargatzeko, ireki Ovi

Musika fitxa. Musika deskargatzeko, Nokia kontu bat sortu behar duzu.

Baliteke Nokia-ren Ovi Musika zerbitzuen erabilgarritasuna bera ez izatea eskualde

guztietan.