
Nokia Suite zerbitzuari buruz
Ordenagailurako Nokia Suite-ekin zera egin dezakezu:
•
Telefonoaren eta ordenagailuaren artean edukia kopiatu, hala nola abestiak,
argazkiak edo bideoak; horrela, zure gogokoenak beti zurekin izango dituzu.
Baliteke eskubideen kudeaketa digitalarekin (DRM) babestutako musika-
-fitxategiek kopiatzeko edo erreproduzitzeko mugak izatea.
•
Telefonoaren softwarea eguneratuta mantendu eta eginbide berriak eskuratu
software-eguneratzeekin. Telefonoa eguneratu aurretik, telefonoaren eta
aplikazioen babeskopia ere egin dezakezu.
•
Telefonoan informazio garrantzitsuaren babeskopia (kontaktuak edo mezuak)
egin, telefonoa galtzen baduzu modu errazean leheneratzeko.
•
Alde dibertigarria arakatu eta aplikazioak, jokoak eta bestelako denbora-pasak
telefonora deskargatu.
Nokia Suite-ri buruzko informazio gehiago lortzeko eta zein sistema eragile diren
bateragarriak egiaztatzeko, joan www.nokia.com/support helbidera.
Nokia zerbitzuak
47